Bermudetako triangelua, edo baita Deabruaren triangelua edota galduen Linboa, 3.900.000km karratu dituen area geografiko bat da, Bermudas irlak, Puerto Rico eta Melbourneren artean kokatua.
Triangelu famatu honetan misterioz itsasontzi, hegazkin eta pertsona asko desagertu dira. Desagerpen arraro eta famatuenetako bat, Gran Turco irlatik Bahamasetara egindako bidai motza da.
Bidai honetan hau gertatu zen: Helen Cascio, pilotu espezializatua, bere hegazkina pilotatzen irlara iristen ari zen. Kontrol dorreak instrukzioak errazten zizkion. Askotan konektatu ondoren, horietako batean, Helenek ez zuen erantzun, baina radioko kanala irekia zegoen. Dorreko operadoreak pilotua bere bidaiari bakarrari hau esaten entzun zuten: “maniobra faltsuren bat egingo nuen. Hau Turco izan behar litzateke, baina hor ez dago ezer. Ez dago aireporturik. Ez dago etxerik. Ez dago ezer…”
Kontrolatzaileak behin eta berriro Helenekin konektatzen saiatu ziren, baina pilotuak ez zien entzuten. Geroago, entzungo zuten azken esaldia entzun zuten: “- Ezin al daiteke hemendik atera?”
Ez da inoiz hegazkinaren, pilotuaren edo bidaiariaren arrastorik aurkitu.
Ikertzaileek desagertze arraro hauen esplikazio ugari eman dituzte: batzuk, pirata modernoek bahitu dituztela diote; beste batzuk, ozeanoko area honen azpian zurrunbilo edo zulo bat dagoela diote; badaude beste hainbat, Bermudetako triangeluaren azpian Atlantidaren zati batzuk geratzen direla esaten dutenak, eta honen erruz hegazkinak, itsasontziak eta abar desagertzen direla.
Hauez gain badira beste batzuk, estralurtar gaizto eta oker batzuk magnetismo kanpoa trabatu, eta gizakiak harrapatzen dituztela beraien esperimentuetarako esaten dutenak ere.
Zona honetan desagertze askoren berri eman bada ere, bertan topatu diren gauzen berri gutxiago eman da. Adibidez, 1975eko uztailan, Jim Thornek, ikertzaile ozeaniko talde bateko kideak atera zuen argazkian, triangeluaren gainaldean ekaitz elektriko bat ikusten zen. Errebelatutako pelikula ikustean, zur eta lur geratu zen gauza karratu batzuk ikustean, bere itsasontzitik gutxi gora-behera 100 miletara. Baina berak oso ondo zekien gau hartan ez zegoela itsasontzirik inguruetan.
Hau gertatu zenetik, 50 barku eta 20 hegazkin desagertu dira denera.
Urperatze teknikak hobetzen direnean, seguruenik urperatutako itsasontzi gehienak aurkituko dituzte, baina baita ere gerta daitekeena da, Bermudetako misterioa gure imajinazioetan gelditzea betiko.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.