Ezin edan
2006-11-23Joan omen da gizon bat medikura eskuan izugarrizko tenblekea duela eta.
-Doktore jauna, begira, azken aldi hontan kriston dardarizoa daukat eskuan, eta ez dakit zergatik.
-Asko edaten al duzu?
-Asko nola edango dut? Erdia erori egiten zait eta!

