Komunera joatea; aspergarria al da?

2007-01-19

Ba al zenekiten, pertsona batek urte bat lau hilabete eta bost egun igarotzen dituela bataz beste komunean? Zergatik ez dugu toki hori atseginagoa egiten?

A.E.B.-etako enpresa batzuk lanean hasi dira toki hau aspergarria izan ez dadin. Kaliforniako enpresa batek merkaturatu berri du oso komun bitxi bat. Ur-gordailua arrain-ontzi batengatik aldatu dute.

“Fish’n Flush” sistema komun-ontzi berezia da. Aurrealdean arrain-ontzi bat du atzeko ur-gordailua estaltzen duena.

Gainera, airrainak ez badituzu gustuko, akuarioak beste animalia batzuk sartzeko aukera ematen dizu…

Sekretua zein den jakin nahi duzu? Egia esan ez da beste munduko ezer. Ur gordailu hau material akrilikoaz egina dago. Hala ere, gure ustez onena, animali denda batera joatea da gustuko duzun maskota hori egokia den jakiteko…

Ez da ideia txarra, ezta? Ba interesatuta bazaudete jakinarazten dizuegu interneten dagoela erosgai eta 299 dolarreko salneurria du.

Mozkorrak

2007-01-13

-Aitatxo, nolakoak dira mozkorrak?
- Ba begira, alabatxo, ikusten dituzu hango bi zuhaitz haiek? Ba mozkorrek lau ikusten dituzte bi dauden tokian.
-Baina, aitatxo, han zuhaitz bakarra dago eta.

Asmakizuna

2007-01-08

Laurogeita hemeretzi, pum!

Laurogeita hemeretzi, pum!

Laurogeita hemeretzi, pum!

Zer da?

Amonak NBA-n

2007-01-07

Gezurra badirudi ere, amona talde batek NBAko partida batean egingo du dantza animadora moduan. 15 amona aukeratu dituzte New Jerseyko Nets eta Detroiteko Pistons taldeen arteko neurketan dantza egiteko, hilaren 31n. Amona hauek astean bitan entsaiatzen dute buru-belarri. Bitxia, ezta?