Amonak NBA-n

2007-01-07

Gezurra badirudi ere, amona talde batek NBAko partida batean egingo du dantza animadora moduan. 15 amona aukeratu dituzte New Jerseyko Nets eta Detroiteko Pistons taldeen arteko neurketan dantza egiteko, hilaren 31n. Amona hauek astean bitan entsaiatzen dute buru-belarri. Bitxia, ezta?