Komunera joatea; aspergarria al da?
2007-01-19Ba al zenekiten, pertsona batek urte bat lau hilabete eta bost egun igarotzen dituela bataz beste komunean? Zergatik ez dugu toki hori atseginagoa egiten?
A.E.B.-etako enpresa batzuk lanean hasi dira toki hau aspergarria izan ez dadin. Kaliforniako enpresa batek merkaturatu berri du oso komun bitxi bat. Ur-gordailua arrain-ontzi batengatik aldatu dute.
“Fish’n Flush” sistema komun-ontzi berezia da. Aurrealdean arrain-ontzi bat du atzeko ur-gordailua estaltzen duena.
Gainera, airrainak ez badituzu gustuko, akuarioak beste animalia batzuk sartzeko aukera ematen dizu…
Sekretua zein den jakin nahi duzu? Egia esan ez da beste munduko ezer. Ur gordailu hau material akrilikoaz egina dago. Hala ere, gure ustez onena, animali denda batera joatea da gustuko duzun maskota hori egokia den jakiteko…
Ez da ideia txarra, ezta? Ba interesatuta bazaudete jakinarazten dizuegu interneten dagoela erosgai eta 299 dolarreko salneurria du.



Ejem, ni komunera joaten naizenean ez naiz atzealdera begira jartzen. Zuek bai?
Nik betiko egunkaria edo aldizkaria nahiago ditut. Horrekin ez zara sekula aspertzen.
Egilea: Magic — January 21, 2007 @ 12:01 pm
Kaixo “Magic”:
Gu ere aurrera begira jartzen gara, baina ondo dago arrain-ontzi bat edukitzea, ezta?
Bestalde, nahiago badituzu egunkariak eta aldizkariak hobe zuretzat, ez duzu 299$ gastatu behar izango.
Egilea: Administrator — January 25, 2007 @ 7:45 am