17. solairutik erori eta bizirik atera zen gaztea

2007-02-02

Benetan harrigarria eta sinestezina albiste bitxi hau! Joshua S. Hanson izeneko gizonezko bat gutxi gorabehera 90metroko altueratik erori da, eta duen zauririk larriena eskuineko hanka puskatzea izan da! Nork esango zuen halakorik…

Dirudienez, 29 urteko gaztea etxera itzuli zen bi lagunekin parrandan ibili ondoren. Igogailuan 17. pisura igo ondoren, golpe batekin kristal bikoitzeko leiho bat hautsi, eta behera amildu zen.

Hanson zabaltza faltsu baten gainera erori zen eta ospitalera eraman zutenean medikuak aho bete hortz geratu ziren bere zauririk larriena zein zen ikusita.

Sinestezina badirudi ere, gazte honi gertatutakoa egia da, batzuetan, gutxietan, horrelako mirariak gertatzen dira!