11 urterekin unibertsitatean!
2007-03-17Denok dakigun bezala, unibertsitatean 18 urterekin sartzen da. Guztiak ez dira unibertsitatetik gustora ateratzen, beti egoten da gai zairenbat ezta?
Beraz unibertsitateetan adin askotako jendea ikus dezakegu, 18urtetik 30urtera bitarte asko jota. Unibertsitatean oso arraroa eta oso zaila umeren bat egotea da, zuei ez al zaizue arraroa iruditzen 11urteko mutil bat unibertsitatera joatea?
Baina bizi honetan dena posible denez, nahiz eta guri ez iruditu, Mexikon 11urteko Horacio Garcia, Hidalgo unibertsitatean ari da geologia ikasten. Hori bakarrik ez, lehen hezkuntzako klaseetara ere joaten da!
Horacio familia pobre batean jaio zen, baina jaso dituen laguntzei esker, bere ikasketak garatu nahian dabil. Hori dela eta, astelehen eta asteazkenetan unibertsitatera joaten da.
Informazio gehiago hemen.

