Ilez egindako diamanteak

2007-04-29

Maite duzun norbaiten oroitzapena edukitzea. Helburu honekin, Irisgem izeneko Sevillako enpresa batek mundu osoan zehar gizakien ilez lortutako diamanteak egiten dituen proiektu bat zabaldu du.

Ez badakizue ere, diamanteak karbono purua dira eta giza ilearen %45 edo %50 karbonoa da, beraz, posiblea da bitxi hauek egitea.

Bat edo bi gramo ile behar da. Prozesua, nolabait esateko, erreza da eta lau pauso nagusitan egiten da:
Lehenik ilea labe batean 1.500º C-tan erretzen da.
Gero geratzen den hautsa dena lodiera berean geratu arte txikitu egiten da.
Ondoren hauts hau 45.000 atmosferako presiopean dagoen kapsula batean sartzen da eta 14 edo 15 egunetara hautsa diamante forman irteten da.
Azkenik diamante hau Belgikara bidaltzen da, bertan landua izateko.

Prozesu honen bitartez lortutako diamantea minetan lortutakoaren kalitate eta xahutasun berekoa da. Afrika hegoaldean dauden diamanteei buruzko gatazkak konpontzeko era ere izan daiteke.

Hauen prezioa 1.225€ eta 13.860€-ren bitartean dago, zenbat kilate dituen kontuan hartuta. Oso prezio eskurakora da, batez ere harri bitxi honek merkatuan daukan prezioagatik. Gainera kolore desberdinetan aurki daiteke, adibidez, berdea, horia edo urdina.

Clara Camposek Cinco Díasen dioenez proposamen honen onarpena bikaina izan da, Espainiako beste enpresa batzuekin akordioa sinatzeko punturainokoa. Hortik firma merkatu internazionalean zabaltzea erabaki da, negozio oportunitatea bidertu egiten da.

Irisgem-ek Estatu Batuak,Japonia, Belgika, Frantzia, Alemania eta Italia ditu destino potentzial bezala epe motzean bere proiekzio internazionalean, baina enpresak mundu osora iristea espero du ideia honekin.
Badaude beste firma batzuk errautsekin diamanteak egiten dituztenak, baina Irisgem lehena izan da giza ilearekin egiten.

Informazio gehiagorako egin klik hemen edo hemen.