Trenean jaio da eta bizitza guztirako bidaiari izendatu dute

2007-05-18

Batzuetan gertatzen dira bat-bateko erditzeak kale erdian, denda batean, autobusean edo beste edozein tokitan. Bolivian Elizabeth Rojasi gertatu zaiona horietako kasu bat da, baina berezitasun txiki batekin.

Emakume honek bere haurra treneko bagoian eduki zuen, ondorioz, Empresa Ferroviaria de Orientek bizitza osorako bidaiari egin du.

Amak esan duenez gaizki kalkulatu zituen ernaldi hilabeteak eta hilabete bat falta zitzaion haurra jaiotzeko, baina Santa Cruzko Roboré estaziora iristeko 14 kilometro falta zirenean, erdiminak hasi zitzaizkion.

Baina zorionez, filmetan gertatzen den bezala, trenean bidaiatzen ari zen mediku batek lagundu zion erditzen, beste bidaiari batzuekin batera, eta dena oso ondo atera zen, inongo zailtasunik gabe.

Trenen enpresako komunikazioko arduradunak, Anjel Sandovalek, esan du umeak trenean bidaiatzeko sarrerak dohain izango dituela betiko. Horrez gain, amak umearentzako gurditxo bat, sehaska bat eta beste hainbat produktu jaso zituen.

Horrela ikusita trenean umea edukitzea ez dago batere gaizki, oso merke ateratzen da!!

Informazio gehiagorako egin klik hemen.

Ardiak canicheak balira bezala saldu dituzte Japonian

2007-05-11

Zuei ez al zaizue inoiz gertatu gauzen bat asmo batekin erostea eta diru pilo bat ordaindu ondoren etxean irekitakoan horretarako balio ez duela konturatzea?

Ba Japonian antzeko zerbait gertatu da, baina okerragoa. Ehunka pertsonei ardiak saldu dizkiete canicheak balira bezala. Iruzurra jasan duen jendeak azken moda zelakoan 1600 dolarretan erosi dituzte “canicheak”. Artalde osoak bidali dituzte Erresuma Batutik eta Australiatik Japonen salduak izateko.

Denbora askoan iruzurra egin ondoren, azkenean Japoniako Maiko Kawamati aktoresa famatua jabetu zen bere animalia berria ez zela txakurra. Oso arraroa egiten zitzaion bere txakurrak zaunkarik ez egitea eta animalia hauentzako janaria nahi ez izatea, hemendik konturatu zen egia guztiaz.

Hori ikusi eta gero emakume askok deitu zioten poliziari beraiek ere ardiak zituztela esanez. Poliziak 2000 pertsona baino gehiagok jasan dutela iruzurra pentsatzen du eta orain ikertzen ari dira.

Ia ardi guztiak zooetara emanak izan dira.

Ez da oso normala bi animalia hauek ez desberdintzea, baina moda tartean dagoenean…

Informazio gehiagorako egin klik hemen.

Bentilaziodun alkondara

2007-05-07

Orain arte hainbat bitxikeria kontatu dizkizuegu. Oraingoan mende osoko asmakizunik onena izan daitekeen alkandora bitxi bati buruz hitz egingo dizuegu.

Hamaika ikusteko jaioak gara! Gehienetan kaleratzen dituzten tresna guztiak USB-arekin datoz: jostailuak, memory sticks-ak, telefonoak… egia esan, ia edozein gauza konektatu daiteke USB-ra, gutxien espero duzuna ere bai!

Eta noski, orain ere ez da gutxiago izango, azkenik iritsi zaigu Bentilaziodun alkandora. Egun bero eta izerditsuetarako, nori ez litzaioke gustatuko horrelako alkandora bat beroa duzun momentuan fresko sentitzeko?

Alkandora honek gure gorputza freskatzen du bere barnean dituen bere bi bentiladoreei esker, hauetako bakoitza alkandoraren atzealdean aurkitzen da bere bentilazioa ondo eta segurua izateko. Gainera, ez baduzu USB-rako konexiorik gertu, AA-ko lau pila erabil ditzazkezu freskatzeko. Autoko zigarroen entxufean ere konektatu dezakezu alkandora hau. Ba al da gauza errazagorik?

Ez dago batere gaizki, batez ere, asko izerditzen duzun horietakoa bazara. Orain ez duzu aitzakiarik fresko ez egoteko, alkandorak gustatzen bazaizkizu behintzat.

Argazkia hemen aurkitu dugu.

Informazio gehiago nahi baduzue, egin klik hemen.