Bentilaziodun alkondara
2007-05-07Orain arte hainbat bitxikeria kontatu dizkizuegu. Oraingoan mende osoko asmakizunik onena izan daitekeen alkandora bitxi bati buruz hitz egingo dizuegu.
Hamaika ikusteko jaioak gara! Gehienetan kaleratzen dituzten tresna guztiak USB-arekin datoz: jostailuak, memory sticks-ak, telefonoak… egia esan, ia edozein gauza konektatu daiteke USB-ra, gutxien espero duzuna ere bai!
Eta noski, orain ere ez da gutxiago izango, azkenik iritsi zaigu Bentilaziodun alkandora. Egun bero eta izerditsuetarako, nori ez litzaioke gustatuko horrelako alkandora bat beroa duzun momentuan fresko sentitzeko?
Alkandora honek gure gorputza freskatzen du bere barnean dituen bere bi bentiladoreei esker, hauetako bakoitza alkandoraren atzealdean aurkitzen da bere bentilazioa ondo eta segurua izateko. Gainera, ez baduzu USB-rako konexiorik gertu, AA-ko lau pila erabil ditzazkezu freskatzeko. Autoko zigarroen entxufean ere konektatu dezakezu alkandora hau. Ba al da gauza errazagorik?
Ez dago batere gaizki, batez ere, asko izerditzen duzun horietakoa bazara. Orain ez duzu aitzakiarik fresko ez egoteko, alkandorak gustatzen bazaizkizu behintzat.

Argazkia hemen aurkitu dugu.
Informazio gehiago nahi baduzue, egin klik hemen.


Benetan itzela alkandara horrekin bai ondo egongo nintzela ni!bai horixe!agur
Egilea: carlos — May 7, 2007 @ 7:42 pm