Ardiak canicheak balira bezala saldu dituzte Japonian
2007-05-11Zuei ez al zaizue inoiz gertatu gauzen bat asmo batekin erostea eta diru pilo bat ordaindu ondoren etxean irekitakoan horretarako balio ez duela konturatzea?
Ba Japonian antzeko zerbait gertatu da, baina okerragoa. Ehunka pertsonei ardiak saldu dizkiete canicheak balira bezala. Iruzurra jasan duen jendeak azken moda zelakoan 1600 dolarretan erosi dituzte “canicheak”. Artalde osoak bidali dituzte Erresuma Batutik eta Australiatik Japonen salduak izateko.
Denbora askoan iruzurra egin ondoren, azkenean Japoniako Maiko Kawamati aktoresa famatua jabetu zen bere animalia berria ez zela txakurra. Oso arraroa egiten zitzaion bere txakurrak zaunkarik ez egitea eta animalia hauentzako janaria nahi ez izatea, hemendik konturatu zen egia guztiaz.
Hori ikusi eta gero emakume askok deitu zioten poliziari beraiek ere ardiak zituztela esanez. Poliziak 2000 pertsona baino gehiagok jasan dutela iruzurra pentsatzen du eta orain ikertzen ari dira.
Ia ardi guztiak zooetara emanak izan dira.
Ez da oso normala bi animalia hauek ez desberdintzea, baina moda tartean dagoenean…

Informazio gehiagorako egin klik hemen.

