Estralurtarrak Ordizian

2006-11-24

Lehengo urtean, ikastolarekin egiten dugun kurtso amaierako bidaian, Zuhatzara joan ginen hiru egun pasatzera. Bertan oso ondo pasatu genuen, igerian, arraunean, piraguetan, windsurfean, e.a. Zoritxarrez itzulerako bidaia egin behar genuen eguna iritsi zen. Denoi pena handia ematen zigun berriro ere Ordiziara itzultzeak. Gutxi geratzen zen gure herrira iristeko, denok kantari genbiltzan autobusean, baina halako batean denak isilik geratu ginen, estralurtarrak gure herri maitea inbaditzen ari ziren!! Izaki buru berdedun horiek desagertu egin ziren gu konturatu baino lehen. Ordizia guztia suntsituta geratu zen eta orain, bizirik gelditzen garen gutxien artean, herria bere onera itzul dadin saiatzen ari gara, baina agian, guk gutxien espero dugun unean, berriro etorriko dira gugana…