Trenean jaio da eta bizitza guztirako bidaiari izendatu dute
2007-05-18Batzuetan gertatzen dira bat-bateko erditzeak kale erdian, denda batean, autobusean edo beste edozein tokitan. Bolivian Elizabeth Rojasi gertatu zaiona horietako kasu bat da, baina berezitasun txiki batekin.
Emakume honek bere haurra treneko bagoian eduki zuen, ondorioz, Empresa Ferroviaria de Orientek bizitza osorako bidaiari egin du.
Amak esan duenez gaizki kalkulatu zituen ernaldi hilabeteak eta hilabete bat falta zitzaion haurra jaiotzeko, baina Santa Cruzko Roboré estaziora iristeko 14 kilometro falta zirenean, erdiminak hasi zitzaizkion.
Baina zorionez, filmetan gertatzen den bezala, trenean bidaiatzen ari zen mediku batek lagundu zion erditzen, beste bidaiari batzuekin batera, eta dena oso ondo atera zen, inongo zailtasunik gabe.
Trenen enpresako komunikazioko arduradunak, Anjel Sandovalek, esan du umeak trenean bidaiatzeko sarrerak dohain izango dituela betiko. Horrez gain, amak umearentzako gurditxo bat, sehaska bat eta beste hainbat produktu jaso zituen.
Horrela ikusita trenean umea edukitzea ez dago batere gaizki, oso merke ateratzen da!!

Informazio gehiagorako egin klik hemen.






