Mozkorrak

2007-01-13

-Aitatxo, nolakoak dira mozkorrak?
- Ba begira, alabatxo, ikusten dituzu hango bi zuhaitz haiek? Ba mozkorrek lau ikusten dituzte bi dauden tokian.
-Baina, aitatxo, han zuhaitz bakarra dago eta.

Ebakuntza

2006-12-21

Joan da gizon bat medikuarengana eta esaten dio:
-Mediku jauna, arazo larri bat dut, nire puzkarrek ez dute usainik.
-Hori arazo larria da, bota ezazu orain puzkar bat.
-PPPPRRRRRRRR
-Jesus, ebakuntza egin beharko dizut.
-Non, ipurdian?
-Ez gizona, sudurrean!

Ezin edan

2006-11-23

Joan omen da gizon bat medikura eskuan izugarrizko tenblekea duela eta.
-Doktore jauna, begira, azken aldi hontan kriston dardarizoa daukat eskuan, eta ez dakit zergatik.
-Asko edaten al duzu?
-Asko nola edango dut? Erdia erori egiten zait eta!