Asmakizuna
2007-01-08Laurogeita hemeretzi, pum!
Laurogeita hemeretzi, pum!
Laurogeita hemeretzi, pum!
Zer da?
Laurogeita hemeretzi, pum!
Laurogeita hemeretzi, pum!
Laurogeita hemeretzi, pum!
Zer da?
Gezurra badirudi ere, amona talde batek NBAko partida batean egingo du dantza animadora moduan. 15 amona aukeratu dituzte New Jerseyko Nets eta Detroiteko Pistons taldeen arteko neurketan dantza egiteko, hilaren 31n. Amona hauek astean bitan entsaiatzen dute buru-belarri. Bitxia, ezta?
Joan da gizon bat medikuarengana eta esaten dio:
-Mediku jauna, arazo larri bat dut, nire puzkarrek ez dute usainik.
-Hori arazo larria da, bota ezazu orain puzkar bat.
-PPPPRRRRRRRR
-Jesus, ebakuntza egin beharko dizut.
-Non, ipurdian?
-Ez gizona, sudurrean!
Lehengo urtean, ikastolarekin egiten dugun kurtso amaierako bidaian, Zuhatzara joan ginen hiru egun pasatzera. Bertan oso ondo pasatu genuen, igerian, arraunean, piraguetan, windsurfean, e.a. Zoritxarrez itzulerako bidaia egin behar genuen eguna iritsi zen. Denoi pena handia ematen zigun berriro ere Ordiziara itzultzeak. Gutxi geratzen zen gure herrira iristeko, denok kantari genbiltzan autobusean, baina halako batean denak isilik geratu ginen, estralurtarrak gure herri maitea inbaditzen ari ziren!! Izaki buru berdedun horiek desagertu egin ziren gu konturatu baino lehen. Ordizia guztia suntsituta geratu zen eta orain, bizirik gelditzen garen gutxien artean, herria bere onera itzul dadin saiatzen ari gara, baina agian, guk gutxien espero dugun unean, berriro etorriko dira gugana…
Joan omen da gizon bat medikura eskuan izugarrizko tenblekea duela eta.
-Doktore jauna, begira, azken aldi hontan kriston dardarizoa daukat eskuan, eta ez dakit zergatik.
-Asko edaten al duzu?
-Asko nola edango dut? Erdia erori egiten zait eta!
Bideo hau ikusitakoan barrez lehertuko zarete, egitan!
Kaixo,zer moduz lagunok? Gu Izaro eta Janire gara eta blog honekin zuei hoberena eskaini nahi dizuegu. Blog honetan denetarik edukiko duzue eta zeozer eskatu nahi baduzue iruzkinetan idatzi mesedez. Gurekin ondo pasatzea espero dugu.
Urrengorarte agur.![]()